XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta beraz, horietarik inahala urrun behar ginuela egon, mota hortako gizonekin sekulan kurutzatu ere gabe.

Eta horra nun, emeki-emeki, girixtinoen gogoak kanbiatzen ari diren.

Alde batetik ala bestetik, ikasi dute elgarren hobeki ezagutzen eta estimatzen.

Joanes 23-garrenak Kontzilioa bildu zuelarik, gomitatu zituen, so-egile bezala, katoliko ez diren girixtino-buruzagi batzu, protestant eta beste.

Oraiko Aita Saindu hunek ere ongi etorri egin diote, behin baino gehiagotan, beste Elizetako apezpiku edo artzain-buruzagieri.

Horiek ikustearekin, katoliko zonbait durduzatuak bezala dira: Zer gertatzen da? Orai artio, erran daukute beti Eliza katolikoa dela egiazko Eliza bakarra.

Orai, erlisione guziak berdin onak ote dira? Eta bakotxa libro ote da nahi duenaren hautatzerat?

Ez dira erlisione guziak berdin onak.

Guk daukagu, Jainkoaren ganako bide bat baizik ez dela: Ni naiz bidea erran duen Jesu-Kristo hura.

Eta Jesu-Kristok ez du Eliza bakar bat baizik nahi izan: Bat izan ditela, horra bere Aitari egin zion otoitza.

Bainan beste gauza bat ere behar dugu gogoan atxiki: gizon bakotxak kontzientzia bat baduela, eta haren arabera behar duela bizi.

Bide xuxena nun den behar du gizonak ikertu, eta gero xuxena iduritzen zaion bideari jarraiki.

Eman dezagun protestant bat: errotik uste du bere erlisione hura duela egiazkoa; horrek, beste argirik ez dueno, protestant behar du egon: (...).